Zer bisitatu?

Gorbeian bisitatzeko lekurik onenak

Lurraldearen ikurra, Gorbeiako Gurutze mitikoa gure ikono handi gisa eta baso, larre eta gailurren arteko bidezidor sare amaigabe batekin.

01 Gorbeiako Parke Naturala

Ibilbide erraza eta atsegina, Trail-aren ondoren paisaiaz gozatzeko aproposa.

02 Undurragako urtegiaren ibilbidea

Historiaurreko aztarna honek Gorbeia bere antzinako jatorriekin lotzen du, paisaiaz eta sinbolismoz inguratuta.

03 Kurtzeganeko menhirra

Ibilbide familiarra eta sinbolikoa, euskal kulturaren izaki mitologikoak ezagutzeko aukera emango dizuna, harrituko zaituzten hainbat leku bisitatzen dituzun bitartean.

04 Iblibide Mitologikoa

Ur-jauziak baso artean ezkutatuta, etenaldi fresko eta fotogeniko baterako aproposak egun aktibo baten ondoren.

05 Aldabide eta Ugunako ur-jauziak

Labirinto karstiko paregabea, basatia eta isila, non harkaitzak eta basoak Euskadiko paisaiarik berezienetako bat sortzen duten.

06 Itzinako Biotopo Babestua

Atlantikoko pagadiaren aniztasuna eta indarra erakusten duten hiru baso-bitxi, Gorbeiako txoko ezberdinetan.

07 Izartza, Iluntxo eta Presazelaiko pagadiak

Gorbeiaren historia, tradizioak eta bizimodua ezagutzeko bi gune, zure lurraldea ulertzeko giltzarria.

08 Antzasti museoa eta Orozkoko museo etnografikoa

Naturgune osagarri bat, harkaitzezko horma handiekin, antzinako mitologiarekin eta izaera handiko mendi-ibilbideekin.

09 Urkiolako Parke Naturala

Non hartu ostatu

Gorbeiak aukera ugari eskaintzen ditu Traila praktikatu aurretik, bitartean eta ondoren atseden hartu eta deskonektatu nahi duenarentzat.

Ostatu-eskaintza hemen kontsulta dezakezu hemen.